Faktoria magazina
AISIALDI NAUTIKA
'Ulertzen dugu erabiltzaileen gogoa, baina, erantzunkizuna handia da'
Euskadiko Kirol Portuek 0 faserako jarritako araudiak haserrea eta desadostasuna sortu du zenbait erabiltzaileren artean. Edurne Egaña EKPko zuzendariak egoera berriari buruzko azalpenak eman dizkigu.
-
Bermeoko kirol portuan erabiltzeak 0 fasean
21:08 min
‘Normaltasun berrirako’ bidean Espainiako gobernuak ezarritako faseen sistemak, denen gustukoa ez izateaz gain, hutsuneak ere utzi ditu; arautu gabeko jarduerak, alegia. Asialdiako nautika eta arrantza dira araudi zehatzik ez duen jarduera horietako batzuk. Egin daitekeenaren eta nola egin daitekeenaren inguruko zehaztapen falta honek, haserrea eragin du Euskadiko kirol portuetan aisialdiko itsasontziak dituzten erabiltzaileen artean.
Desinformazioa eta erabiltzaileen askatasunaren aurkako erasoa da salatzen dutena Euskadiko Kirol Portuetako zenbait erabiltzailek EKPra bidali duten idatzian. Diotenez, Espaiñiako Gobernuak Kirol Portuen erabilerari buruz eta aisialdiko arrantzari buruz egin ez dituen zehaztapenak egin dituelako EKPk, zenbait erabiltzaile kritikoren arabera, bere konpententzien gainetik dagoen eremu batean sartuz eta erabiltzailei beraien enbarkazioetara nahi dutenean jaisteko askatasuna debekatuz; izan ere, EKPk ezarri du araudia: pantalantean itsasontzia duten erabiltzaileek egunean behin, ordu batez eta kirola egiteko zehaztutako ordu tartean joan ahal izango du bere itsasontzira mantenu lanak egitera.
Kontua da Espainiako Gobernuk 0faseari dagokion dekretuan ez zuela ezer esaten gu gauden bezelako kirol portuetan atrakatuta dauden eta beraien urteko kuota ordainduta duten itsasontzietara jaitsi eta bertan adibidez, mantenu lanak egiten aritzeari buruzko ezer. Kirol portuen aldetik egindako eskaerari erantzunez etorri zen ondoren Garraio Ministeriotik Marina Merkanteko zuzendaria sinatutako oharra. Ohar honetan gehiago zehazten den arren, kirol portuetara sartu eta itsasontzietan egon ahal izateko denborari buruz ez da ezer esaten, kirol portuei ematen zaie hau arautzeko ardura. Eta puntu honetan sortu da haserrea.
Bermeoko Kirol Portuan izan gara erabiltzaileei galdezka eta euren kezka eta galderak erantzuten izan dugu Edurne Egaña, Euskadiko Kirol Portuetako zuzendaria.