Itxi

Faktoria

Miren Zubizarreta, ELA

'Greba hezkuntza komunitatearen osasuna bermatzeko tresna izan liteke'

ELA sindikatuaren arabera, 'hezkuntza sailak ez du protokolorik zehaztu, ez dago nahikoa jarraibiderik ikastetxeetan, eta koordinazio falta dago'.

  • Miren Zubizarreta, ELA

    Miren Zubizarreta, ELA

    4:39 min
imagen player
imagen player
imagen player

ELA sindikatuak ez du eskola presentzialen itzulera datari buruz hitz egin nahi. Horren aurretik, langile eta ikasleen osasun baldintzak ziurtatzeko bermeak nahi ditu eta Miren Zubizarreta ELA sindikatuko hezkuntza arduradunak 'Faktoria' albistegian esan du 'maiatzaren 25erako berme horiek lortzea zaila' ikusten duela.

Ezjakintasuna salatu du Zubizarretak, 'hezkuntza sailak ez du protokolorik zehaztu, ez dago nahikoa jarraibiderik ikastetxeetan, eta koordinazio falta dago'. ELAk ez du protesta eredurik baztertzen, 'hezkuntza komunitatearen osasuna arriskuan ikusten badugu, greba osasuna bermatzeko tresna gisa erabiltzeko' prest daudela esan du Miren Zubizarretak.