Itxi

Faktoria magazina

Udalekuak eta barnetegiak

Erabakia hartzear barnetegi, udaleku eta asialdi taldeetan

Euskal Udalekuak, AEKko barnetegi eta ikastaroak eta La Kantera Skate Eskolako ikastaroak egingo ote dituzten jakin nahi izan dugu 'Faktoria' saioan. Mahai gainean dituzten aukerak azaldu dizkigute.

  • Abaigarko Euskal Udalekuak

    Abaigarko Euskal Udalekuak

    14:36 min
imagen player
imagen player
imagen player

"55 urtetan balore desberdinez osatutako nortasuna eraiki dugu; eta, udalekuak egiten baditugu, nortasuna mantentzea nahiko genuke. Eredu hori gauzatu ahal izatea ezinbestekoa da guretzako" Andoni Zabalo Euskal Udalekuakeko bozeramaileak azaldu duenez. Milatik gora haur daude aurtengo Euskal Udalekuetarako matrikulatuta;  11 txanda osatu dituzte hiru herritan. "Bernedo, Abaigar eta Goñi herri txikiak dira, biztanleak adinekoak dira, eta bertara joaterik dugun aztertu beharko dugu". Maiatzaren 25ean erabakiaren berri emango dute. Dena den, aukera desberdinak aztertzen ari dira; beste era bateko ekintzak egitea ez dute baztertzen.

Udan ere euskara ikasteko eta euskaraz bizitzeko hamaika aukera eskaintzen du AEKk, baina zer gertatuko da aurtengo barnetegi eta ikastaroekin? Helios Del Santo AEKko komunikazio arduradunaren hitzetan, "Aduna, Zugarramurdi eta Arantzako aterpetxeetan Uda Barnetegiak egingo diren edo ez aztertzen ari gara. Alde batetik, eskolak nola eskaini; bestetik, jangelan, logeletan... egoterik izango dugun aztertu behar dugu". Ekaina hasieran emango dute barnetegien inguruan hartutako erabakiaren berri. "Online eta euskaltegietan eskolak jasotzeko aukera egongo da". Gogoratu, HABEk euskara-mailak egiaztatzeko prozesuak berrabiarazi dituela.

Udako beste argazki ohikoa, aisialdiarekin lotutako ikastaroena izaten da. La Kantera Skate Eskolako Aitor Etxeandiarekin ere hitz egin dugu 'Faktoria' saioan. "Ohiko ikastaroak egin ahal izango ditugun ez dakigu, baina skate pistak zaharberritzeko baliatu dezakegu etenaldi hau", Etxeandiaren hitzetan.