Itxi

Faktoria

Fermin Labayen

"Eseri egin behar dugu eta hurrengorako prestatu"

Gertutik kontatu digu zein estres mailarekin aritu diren eta zein arrasto utzi duen nekeak Gurutzetako Zaintza Intentsiboen Unitatean.

  • Fermin Labayen, Gurutzetako Zaintza Intentsiboen Unitateko arduraduna

    Fermin Labayen, Gurutzetako ZIUko arduraduna

    30:34 min
imagen player
imagen player
imagen player

Fermin Labayen Gurutzetako erietxean zainketa intentsiboen unitateko arduraduna da. Han bertan hartu gaitu, erizain eta gainerantzeko langileak ondoan zituela. Eskarmentu handiko taldea osatzen dute, indartsua; eta horregaitik egin zaio krisialdi honetan hain gogorra erizain esperientziadunak ezinaren ezinez negarrez ikustea. "Ikara izan nuen aurrena" baina, orain "pozik gaude" egin duguna nola egin dugun ikusita.

Unitate horretan denek diote gauza bera. Estres maila goi-goian izan dutenean eutsi diotela oldarraldiari eta orain, egoera bere onera etortzen hasita dagoela ikusten dutenean, ari direla hustutzen eta minak ateratzen. Lan ohikoari nahi diote heldu, betiko erritmoak berreskuratu eta opor batzuk hartu, adibidez.  Berragerraldi bati erantzuteko hustuta geratu dira eta beharrezkoa ikusten du indarrak hartzea eta eseritzea: "Eseri egin behar dugu, zer hobetu litekeen ikusi eta prestatu".  Denbora izatea espero du eta hurrengo olatua orain ez etortzea.

 Gertuko elkarrizketa gehiago

-Paulo Sololuze        -Tomas Burutaran, psikiatra       -Simone Eizagirre, adimen gaitasun handiaz       -Igor Elortza