Itxi

Faktoria

Nestor Arana

"Langabeziaren kurba lautadan da eta jaisten hasiko da. Zein abiaduratan da gakoa"

Maiatzean 3.000 langabe gehiago zenbatu dira, apirilarekin alderatuta. 10etik 7 zerbitzuetakoak dira; batez ere, ostalaritzakoak; emakumezkoak eta bizkaitarrak gehienak eta 35 urtetik beherakoak.

  • Lanbideko bulego bat

    Nestor Arana

    5:37 min
imagen player
imagen player
imagen player

Langabeziak gora egin du baina erritmo motelagoan, aurreko hilabetearekin alderatuta. Nestor Arana Lanbideko zerbitzu orokorreko zuzendariaren arabera, Euskal Autonomia Erkidegoko langabeziaren kurbadura lautada batera heldu da eta espero da, tunela pasata hasiko dela jeisten. "Besterik da", 'Faktoria'n azpimarratu duenez, "zein abiaduratan egiten duen behera eta hori da gakoa".  Lanbidek 3.072 langabetu gehiago zenbatu ditu aurreko hilabetearekin alderatuta: gehienak merkataritza eta, bereziki, ostalaritzakoak; bizkaitarrak gehienak, emakumezkoak gehiago eta gazteak gehienbat, 35 urtetik beherakoak.

Aranak adierazi duenez, langabezia datuei bezala erreparatu behar zaio hilabete honetan aldi baterako erregulazioa espedientepean diren langileei. Jakinarazi du 2.000tik 1.000ra jeitsi dela kopuru hori. "Horrek esan nahi du", azaldu du, "ekonomia aktibatzen hasi dela eta jende lanera itzultzen hasi dela".