Itxi

Faktoria

Xabier Basañez

'Uztailean hartuko dugu biurtekoari buruzko behin-betiko erabakia'

BECen uda baino lehen berrekingo diete jardun txikiei eta irailean espero dute lehen azokak zabaltzea. Lanabes makinarena, egitekotan, azaroan izango da, formatu txikiagoan eta digitalagoan.

  • Xabier Basañez, BECeko bere bulegoan

    Xabier Basañez, BECeko bere bulegoan

    15:23 min
imagen player
imagen player
imagen player

Egun jendetsuak izan behar zuten hauek Barakaldoko erakustazokan. Lanabes Makinako biurtekoa amaitu berritan, Euskal Herrira hurbildutako enpresen agurra eta egin diren negozioen balantzea egiten behar luke BECeko arduradun nagusiak, Xabier Basañezek. Baina, orain, bestela ari da, sektorearekin hizketan, biurtekoa azaroan egiteko aukera aztertzen. Erakustazoka prest izango den arren, ikusi egin behar baita sektorea nola utzi duen krisiak. "Uztailean hartuko dugu behin-betiko erabakia", jakinarazi du 'Faktoria'ri eskainitako elkarrizketan. Egitekotan, gainera, formatuz aldatuta etorriko dela zehaztu du: tamaina txikituta, jende gutxiagorekin eta orain arte baino digitalizatuagoa eta birtualagoa.

BECeri ia bi milioi euroko diru-galerak ekarriko dizkio biurtekoa ez egiteak eta zaila izango da egoera ekonomikoari buelta ematea. Basañezek espero du, uda baino lehen ekitea jarduera txikiei eta irailetik aurrera hastea azokak egiten. Bertan behera geratutako kontzertu denak hurrengo urtera atzeratu behar izan dituzte.  Alemanian eta Europako gainontzeko herrialdeetan ere egutegi hori bera aurreikusten dute. Txinan, aldiz, hasita daude erakustazokak zabaltzen.