Itxi

Faktoria magazina

Akainak

Argi ibili mendian! Akain ugari dabil bazterretan! 

Jesse Barandika Iza albaitariak akaroen familiako animalia hauen berri eman digu.

  • Akaina

    Akaina

    13:30 min
imagen player
imagen player
imagen player

Tolosaldean, Goierrin edota Artikutzan akainak ugaritu direla sumatu dute hainbat mendizalek. “Lehen ere sarri ibilitako tokietan”, inoiz ez bezala, “akain txiki askorekin etxeratu” dira hainbat mendizale.

Neiker-en (Nekazal Ikerketa eta Garapenerako Euskal Erakundea) ikerlari dabil Jesse Barandika Iza albaitaria, eta hark 'Faktoria'n argitu digu “abereak ibili ohi diren parajeetan”, garo sailetan edota belardi ospeletan izaten dela akain edo kapar gehien.

Akaroen familiakoak dira eta odola xurgatzen dute. Akainak bere horretan ez dira arriskutsuak, baina gaitz larriak kutsa ditzakete. “Euskal Herrian gehien dugun espezieak Lyme gaitza” kutsa lezake Barandikaren hitzetan.

Beraz, mendira galtza eta mauka luzeekin joateko gomendioa egin digu Jesse Barandika albaitariak. Etxerakoan, akainen bat sumatuz gero, pintzekin kendu behar dira, eta burua barruan geratuz gero, medikuarenera joatea komeni.