Itxi

Faktoria

Iñaki Pinto

'Ni ez nintzateke Marten biziko'

Solar Orbiter proiektuko ingeniarietako bat da Iñaki Pinto. Espaziorako misioez eta espazioa konkistatzeko lehiaz aritu zaigu gertuko elkarrizketan.

  • Iñaki Pinto

    Iñaki Pinto

    25:55 min
imagen player
imagen player
imagen player

Txori beltza deitzen diote eta eguzkira gerturatzen ari da, marka guztiak gaindituta: 245.000 kilometro orduko abiaduran gurutzatu du kometa baten buztana eta informazio asko eskuratu du jada Solar Orbiterrek. Senerren egindako antena eta hedagailuak ditu txori-tzar beltzak eta hasita daude zientziarentzat baliagarriak izango diren datuak eta argazkiak bidaltzen. Urte luzetako proiektua izan da eta erantzunkizuna eta harrotasuna, neurri berean, ematen dizkio Iñaki Pintori. 2022rako aireratuko dituzte hurrengo bi proiektu handiak, Jupiterreko ilargien esplorazioan joango den 'Jus' misiokoa eta Exomars-a, planeta gorriaren lurrazalera bidaliko dutena.

Marte da, hain zuzen ere, espazioko lehian ari diren herrialde eta, batez ere, enpresa pribatuen lurralde preziatuena. Pintok azaldu digu, laburrean izango direla ilargian, esploratzaileentzat atsedenleku gisa baliatuko dituzten espazio estazio iraunkorrak eta handik hasiko dela geroko konkista. "Ni ez nintzateke bertan biziko", esan digu, baina Antartida konkistatu zen helburu berarekin ari direla, orain, espazioan, lehia horretan. Zertarako? "Lehenak izateko, teknologia garatu eta baliatzeko eta garaipena eta dirua lortzeko", kontatu digu.