Itxi

Faktoria

YURI PARAMOS

"Zein garen gu baino hobeto dakienik, ez dago inor"

Oñatin izan da Euskadi Irratiko 'Faktoria', Yuri Paramos gaztearekin. Emakumea da, transgeneroa, eta bere bizipenak kontatuz Instagramera igo duen bideo batek milaka ikustaldi izan ditu mundu osoan.

  • Yuri Paramos

    Yuri Paramos

    16:19 min
imagen player
imagen player
imagen player

Hitz egiteko gogoz zegoela esan digu hasieratik Yuri Paramosek: "Gure diskurtsoa ez dugu guk ematen, politikariek ematen dute. Ez digute uzten guri hitz egiten guri buruz. Ez digute galdetzen".

Autobus batean zegoela, gazte batzuk transexualitateaz esaten zituztenak entzunda erabaki zuen Yurik hainbesteko arrakasta izan duen bideoa grabatzea: "Ez nuen gertatu zena salatu nahi, baizik eta busean entzundakoa aprobetxatu, kontatzeko zergatik dagoen gaizki".

Hain zuzen, Espainiako Gobernuko bi alderdien artean ika-mika piztu da azkenaldian, autodeterminazio sexuala dela eta. Podemosek kontzeptu hori sartu nahi du Trans Legean: pertsona bat gizon edo emakume sentitzen bada, hori nahikoa izatea, dokumentu ofizialetan izena eta sexua aldatzeko, hormonatu edo medikuaren oniritzirik gabe. PSOEren gehiengoak, ordea, ez du ontzat jotzen. Yuriren ustez, oso garrantzitsua da autodeterminazio sexuala. Bestela, psikologo baten esku geratzen delako izena eta sexua aldatzeko aukera, edo bi urtez hormonatzea jartzen dutelako ezinbesteko baldintza gisa. "Guk badakigu zein garen", dio berak garbi.