Itxi

Faktoria magazina

Bizikidetza

Bakean utzi animaliak, ez dute gure janari edo laztanik behar

Kalte egiten diegu kaleko animaliei eta aziendei jaten ematen diegunean Jon Ander Galarraga biologoak azaldu duenez 'Faktoria'n. Bidasoaldeko baserritarrak ere kezkatuta daude jendearen jokaerarekin.

  • Bost ahate

    Bost ahate

    20:47 min
imagen player
imagen player
imagen player

"Zenbait animaliari jaten ematen diegu ohitura sozialarengatik, uste dugulako guk ez baditugu elikatzen hil egingo direla. Baina kontrakoa egiten ari gara, ekosistema aldatzen ari gara", Jon Ander Galarraga biologoak 'Faktoria' saioan argitu duenez. Horrez gain, Bidasoaldean bizi diren baserritarren kezka ere jaso dugu. Jende asko dabil mendian eta jokaera desegoki ugari pairatzen ari direla salatu du Iñakik. "Margaritak bezala daude mukizapiak gurean", dio Iñakik. "Nire txakurra oso sinpatikoa da eta, abandonatuta zegoelakoan, txakurtegira eraman dute; isuna ere ordaindu behar izan dut horregatik".