Itxi

Faktoria

Elkarrizketa

Unai Pascual: "Industria aldatzea ez da aski, bizitzeko ohiturak aldatu behar dira"

Klima larrialdi egoera hobetzeko kontsumitzaileen ohiturak aldatzea oinarrizkoa dela dio. Kontsumo arduratsuaz gain, datozen urteetako ekonomia ekologikoak baldintzatuko duela etorkizuna esan du.

  • Unai pascual

    Unai Pascual

    19:51 min
imagen player
imagen player
imagen player

Ekonomian eta ingurumen politikan doktorea, eta BC3 Klimaren Aldeko Zentroko Ikerbasqueko ikertzailea da Unai Pascual. Klima larrialdiaren egoera aldatzeko, industria eta politikak ez ezik, norbere ohituretan aldaketa beharrezkoa dela uste du Pascualek, gaur goizean 'Faktoria'n egindako elkarrizketa adierazi duenez. 2019 urtean gas-emisioek goia jo ondoren, ekonomia pizgarriak "ekonomia berdera" bideratu behar liratekeela azaldu du.

Konfinamenduak eragin nabarmena izan duela dio, mundu mailako emisioen inoizko jaitsiera handiena izan baita. Hori, ordea, ez da nahikoa datozen urteetarako aurreikusita dagoen gas-emisioak gutxitzeko. Izan ere, azaldu duenez, Covid-19arekin eman den jaitsiera "anekdotikoa" da.

Pandemia eragin duen birusa zoonosi baten ondorioa dela baieztatu du, ohartaraziz gizakiak biodibertsitateari eginiko kaltearen ondorio dela. Pascualek ez du baztertu, jarrera aldatu ezean, honelako egoera gehiago izatea datozen urteetan.