Itxi

Faktoria magazina

Zeraingo Aizpeako Labeak

"Ikono bihurtu da Aizpeako meatze-barrutia, Zeraingo labeak"

Burdinaren Mendia bezala ezagutzen den Aizpeako meatze barrutia ezagutu du 'Faktoria'k. Bi adituren laguntza izan dugu: Josune Zaldua IOHLEEko kidea eta Ilazki Azaldegi Zeraingo Turismo bulegokoa.

  • Faktoria Zeraingo labeetan

    Faktoria Zeraingo labeetan

    20:48 min
imagen player
imagen player
imagen player

Burdinaren Mendian kokatuta daude Zeraingo Labeak, Aizpeako meatze barrutian. "Ikono bihurtu dira Zeraingo labeak. so ondo uler daiketa historia hau ikusita. Multzo bikaina da", Josune Zaldua Industria Ondarea eta Herri laneko Euskal Elkarteko kidearen hitzetan.

'Faktoria' saioak parez pare ikusi ahal izan ditu labeak, eta baita Aizpitta Adieraztegia zein Polboriñe galeria. Eusko Jaurlaritzak Monumentu Multzo izendatu du eta Aizkorri Aratz Parke naturalaren barruan kokatu dute. "Espainiako Gobernuak diru-laguntzak emango dizkigu eta zonaldea berritu eta txukuntzeko aukera izango dugu", Ilazki Azaldegi Zeraingo Turismo bulegoko langileak gogoratu duenez.