Itxi

Faktoria magazina

''Zirimola''

Zipre: Afroditaren jaioterria, hondartza ederrak, Commandaria eta mendi elurtuak

Mediterraneoan kokatuta dagoen uhartea ezagutu dugu 'Faktoria' saioko "Zirimola" tartean. Jon Gaztañaga, Mikel Arruabarrena eta Alain Eizmendik azaldu digute nolakoa den Zipre,

  • Zipre Faktoriako Zirimolan. Jon Gaztañaga, Mikel Arruabarrena eta Alain Eizmendi

    Zipre Faktoriako Zirimolan. Jon Gaztañaga, Mikel Arruabarrena eta Alain Eizmendi

    21:47 min
imagen player
imagen player
imagen player

Zipre Mediterraneo itsasoko hirugarren uharterik handiena da; ia 10 mila metro koadroko irla da. Siria du ekialdean, Turkia iparraldean, eta hegoaldea, zertxobait urrutiago, Egipto. Mapari begiratuta, oso kuriosoa da: uhartea ez ezik, Nikosia hiriburua ere erdibitua dago. 1974tik harresi batek erdibitzen du Zipre.

2018tik Zipren bizi den Jon Gaztañaga futbolaria gonbidatu dugu 'Faktoria' saiora nolakoa den Zipre azal diezagun. Mikel Arruabarrena eta Alain Eizmendi ere Zipren bizi izan dira eta haiekin ere mintzatu gara "Zirimola" tartean.