Faktoria
Legebiltzarkide gazteenak
Gazteei hain arrotzak zaizkien erakundeetan, leku bat zabaltzen
Eraitz Diaz de Egilaz (EHBildu) eta Joseba Diez (EAJ) dira XII. legegintzaldi honetan arituko diren legebiltzarkide gazteenak.
-
Eraitz Diaz de Egilaz(EHBildu) eta Joseba Diaz (EAJ) dira XXII. legealdiko legebiltzarkide gazteenak
19:16 min
23 urte ditu Eraitz Diaz de Egilazek. Gazteria koordinatzaile izan da EHBildun eta Legebiltzarra gazteei irekitzeko lanari emango zaio gaurtik aurrera, "benetan izan dadin erakunde hori herritarren isla".
27 urte ditu Joseba Diez jeltzaleak; iaz estreinatu zen Legebiltzarkide lanetan eta, esperientzia labur horretan ikasitako jarraituz, gainontzeko alderdi politikoekin akordioetara iristeko ahaleginean jarraituko duela adierazi digu.
Legebiltzarreko bi ordezkari gazteenak dira. Adineko mahaian eseri aurretik, eseri dira Euskadi Irratiko mikrofonoen aurrean. Estreinatzear duten legegintzaldira begira dituzten beldur, asmo eta erronkei buruz aritu dira.