Itxi

Faktoria

Bakartxo Tejeria

"Pertsona guztiak berdinak garela esan zuen hori jar dezala praktikan Borboikoak"

EAJ eta sozialistek duten gehiengo osoa ez dela baztertzailea izango adierazi du Legebiltzarreko presidente berrautatuak. Legegintzaldi honetan autogobernuari buruzko akordioa ixtea nahi lukeela dio.

  • Bakartxo Tejeria, hirugarrenez Legebilzarreko presidente aukeratu biharamonean

    Bakartxo Tejeria

    18:17 min
imagen player
imagen player
imagen player

Bakartxo Tejeria Legebiltzarreko presidenteak Espainiako errege etxeari eskatu dio "aurpegia eman dezala" eta "jarri dezala praktikan denak berdinak garela esanez egin zuen hitzaldi hura". "Errazena alde egitea da", leporatu dio. Fiskaltzak zabaldu duen bidetik esperantza badu Tejeriak, "orain bai", ikertuko direla Juan Carlos I. Espainiako errege emerituari egozten zaizkion delituak eta "egin baditu, besteek bezala, ordaindu egin beharko dituela" ohartarazi du.


Hirugarrenez Legebiltzarreko presidente berrautatu ondoren, legegintzaldi honetarako dituen erronkez aritu da Tejeria Euskadi Irratian egindako elkarrizketan. Azaldu du, EAJ eta sozialistek gehiengo osoa duten arren, ez dela gehiengo baztertzailea izango eta jeltzaleek behintzat egingo dutela akordioetara iristeko ahalegina.

Adierazi du, era berean, lau urte hauetan lortu beharko litzatekeela autogobernuari buruzko akordioa ixtea. "Lan asko egin da, oinarri batzuk badaude eta legegintzaldi honetan eman beharko genioke amaiera lan horri. Merezi du", azpimarratu du.

Legebiltzarreko mahaiaren osaketari buruz galdetuta, azaldu du aurreko legegintzaldiko osaketa berari eutsi diotela, "funtzionatu zuelako" eta "aniztasuna bermatzen duelako". "Akordioak daudenean mundu osa ez dela kontentu geratzen", iritzi dio.