Itxi

Faktoria magazina

''ZIRIMOLA''

Nahi beste plan dituzu Japonian: Pachinkoa, Manga, Kabukia, Sushi jana, mendia...

Japoniara joan da 'Faktoria' saioko Zirimola. Hiru gidariren laguntza izan du: Borja Martinez eta Igor Martinez, Japonian bizi eta lan egiten dute; eta bisitan joan zen Amaia Ferreiraren laguntza.

  • Japoniako argazkiak. Borja Martinez, Igor Martinez eta Amaia Ferreira

    Japoniako argazkiak. Borja Martinez, Igor Martinez eta Amaia Ferreira

    32:24 min
imagen player
imagen player
imagen player

Ekialdeko Asian dago kokatuta Japonia. Ozeano Barea eta Japoniako Itsasoa dira herrialde honen muga nagusiak eta ia zazpi mila uharte ditu. Gure herriarekin alderatuta, oso desberdina da dena han. Borja Martinez eta Igor Martinez Japonian bizi dira eta, haien egunerokotasuna azaltzeaz gain, Japonia eta japoniarrak nolakoak diren ere esan digute 'Faktoria' saioko "Zirimola" tartean. "Arau eta protokolo asko dituzte. Adibidez, topa egiterakoan, ezin duzu zure edalontzia zaharragoa den pertsona baten gainetik altxatu", Borja Martinezek azaldu digunez. "Ohiko lapurretak edo delituak ez dira egoten, baina emakumeen azpiko arroparen lapurreta ohikoa da", Igor Martinezen arabera. Gastronomiaz, aisialdiaz, bisitatu beharreko lekuez... ere hitz egin digute.

Horrez gain, Amaia Ferreirak Japoniara egindako bidaiaz hitz egin digu. Tokioz gain, Hiroshiman ere izan zen. Hain justu, aste honetan 75 urte beteko dira, hilaren 6an, Ameriketako Estatu Batuek bonba atomikoa jaurti zutela Hiroshimaren aurka. Hiru egun beranduago, bigarren bonbardaketa egin zuten Nagasakiren kontra. Hiroshimako Bakearen Museoan egon zen Ferreira "Egun horretan gertatutakoa azaltzen dizute eta baita ze ondorio izan zuen horrek ere; hausnartzeko eta gertatutakoa ahaztu ez dezagun", dio Ferreirak.