Faktoria
Josu Erkoreka
"Legegintzaldi erdirako Gernikako Estatutua osatuta egon daiteke"
"Estatus politiko berria Legebiltzarrak finkatu beharko du. Aurrera egiteko borondatea badu Sanchezen gobernuak eta konpromisoa ere bai egin behar diren lege moldaketak egiteko"
-
Josu Erkoreka
28:16 min
Josu Erkoreka Segurtasun sailburu eta lehen lehendakari ordeak segurutzat jo du 'Faktoria'n Hezkuntza sailak bere esku dagoen guztia egingo duela sindikatuek datorren asterako deitu duten grebaren aurrean, irtenbide bat bilatu eta bertan behera geratu dadin lortzeko.
Lehendakariak elkarlanerako egindako deiaz, Erkorekak zehaztu du Jaurlaritza eta taldeen arteko harremanetarako foro nagusia Legebiltzarra dela. Hortik kanpo, sail bakoitzak edo arlo jakinetan egitasmo jakinei begira, izan daitezke gizarte eragile edo alderdi politikoekin bestelako bilerak. Erkorekak erantsi duenez, Jaurlaritza erabat konprometitua dago elkarrizketa sozialarekin, horretarako topagunean sortuta daudela baina sindikatu bakoitzaren esku dagoela parte hartzea ala ez.