Faktoria
KONTXAKO BANDERA
"Arraunlariez harro"
Kontxako Banderaren biharamunean, “Faktoria”n izan ditugu Anuska Esnal Orioko alkatea eta Txomin Sagarzazu, Hondarribikoa. Biak ala biak harro agertu dira haien herriko arraunlariek lortutakoaz.
-
HONDARRIBIKO ETA ORIOKO ARRAUNLARIAK
4:20 min
“Harrokeriarik gabe, baina harrotasunez”, hala hartu dute alkateek haien herriko arraun elkarteek lortutakoa. Kirol emaitzetatik harago, arraunlariek eta arraun elkarteek egindako lanketa eta ibilbidea azpimarratu dizkigute Esnalek eta Sagarzazuk.
COVID garaira egokitutako biharamun gozoa dute gaur Orion eta Hondarribian.