Faktoria
MERTXE AIZPURUA
“Etorkizuneko oinarriak orain jarriko dira, herritarren alde egingo dugu”
Carmen Calvo Espainiako presidenteordearekin egingo duen bileraren atarian, Euskadi Irratiko “Faktoria”n izan da Mertxe Aizpurua EH Bilduren kongresuko bozeramalea.
-
MERTXE AIZPURUA
5:04 min
Estatuko aurrekontuei bide emateko prest agertu da Mertxe Aizpurua Euskal Herria Bilduren bozeramailea. Horretarako, estatua demokratizatuko dituen neurriak eskatuko dituzte. Aizpuruak Euskadi Irratiko 'Faktoria'n esan duenaren arabera, euskal herritarren onurarako izango diren neurriak eskatuko dituzte.
Uste du neurri horiek bateraezinak izango direla Ciudadanos alderdiarekin lortu daitezkeen akordioekin; EH Bilduk Sanchezen inbestidura ahalbidetu zuen gehiengoaren alde egin du.
Aizpuruak aitortu digu talde parlamentarioa izanda, eragiteko ahalmen handiagoa dutela orain Madrilen; jeltzaleekin lehia gailendu ordez, euskal herritarren mesedetarako izango den indar metaketaren alde egin du.