Faktoria magazina
Zientziaren tartea
Zenbat txerto mota ari dira garatzen COVID-19aren aurka eta zein ezaugarri dituzte?
Eneko Axpe-k egun mundu osoan koronabirusaren kontra garatzen ari diren txerto guztiak bost multzotan sailka daitezkeela azaldu digu, eta bakoitzaren ezaugarriak zehaztu dizkigu.
-
Txerto baten irudia. Argazkia: EFE
24:05 min
Koronabirusaren kontrako txertoa merkaturatzeko borrokan, zein txerto dauden eta bakoitzak zein ezaugarri dituen azaldu ditu Eneko Axpe 'Maisha'k Euskadi Irratiko 'Faktoria'n. Bost multzotan sailka daitezke garatzen ari diren txertoak:
1) Genetikoa: koronabirusaren berezko geneak gure zeluletara askatzen dituzte. Gure zelulek zerbait xtarra bezala identifikatzen dituzte, eta horrek nolabaiteko erantzun immune bat eragiten du. 2 konpainia daude 3. fasean (jendartean erabili aurreko fasean), AEBn eta Alemanian.
2) Bektore biralak erabiltzen dituena: Material genetikoa zeluletara askatzen duen erreminta bat da. Erreminta hori, kasu honetan, birus bat da. Ez koronabirusa, baizik eta beste birus bat, guretzat txarra ez dena, gaixotasun bat ergaingo ez ligukeena. Birus hori modifikatu dute koronabirusaren material genetikoa izateko. Erreminta horrek material genetikoa gure zeluletara eramango luke eta, horrela, immunizazioa lortzea izango litzateke helburua. txinan eta Errusian 3. eta 4. faseetan daude eta Oxfordeko unibertsitatea garatzen ari den txertoa ere mota honetakoa da.
3) Proteinetan oinarritutakoa:Koronabirusaren proteina zatitxoak txertoan sartzean datza. Nanopartikuletan sar litezke, eta horrek erraztu egingo luke gure gorputzean proteinak askatzea. Une honetan ez dago txertorik estrategia honekin garatzen ari dena. izna ere, ez da erraza, denbora behar baita proteina on bat garatzeko.
4) Ez-aktibatutako koronabirusa. Koronabirusa bera hartu, eta erabat ahultzen dute biokimika erabilita, ia hil arte. ndoren gorputzean sartzen dute. Asmoa da gure gorputzaren sistema immuneak errakzionatzea. Txinako enpresa bat dabil 3. fasean.
5) Txerto baten 2. erabilera. Kalean zen txerto bati bigarren erabilera eman diote COVID-19aren kontra. Australiako enpresa bat dago 3. fasean. Alde ona da badakigula segurua dela, aurretik probatuta dagoelako.
Koronabirusaz haratago, Uxune Martinezek euriaren usainaz hitz egin digu, petrikor fenomenoaz.