Itxi

Faktoria magazina

Landa eremuko emakumen eguna

Aintzane Garmendia: "Baserritarrak funtzionario izan beharko luke"

Amezketako Argaia Goena baserritik etorri zaigu Faktoriara Aintzane Garmendia baserritarra bere egunerokoaren berri ematera.

  • Aintzane Garmendia

    Aintzane Garmendia

    24:03 min
imagen player
imagen player
imagen player

Landa eremuko emakumeen nazioarteko egunean Aintzane Garmendia izan dugu "Faktoria"n. Amezketako Argaia Goena baserritik youtubeko kanala jarri du martxan Garmendiak nekazal munduko berri eman eta euren egunerokotasuna erakusteko. Baserriko lanaz, bertako bizimoduaz eta landa eremuaren etorkizunaz aritu gara berarekin eta agintarien aldetik bertakoa babesteko benetako apostua, baserritarrek funtzionario egitea litzatekeela azaldu digu.