Publizitatea
Itxi

2020/10/23

09:17

Faktoria

BINGEN ZUPIRIA, FAKTORIAN

Bingen Zupiria: "Debeku eta isunetatik harago, kontzientziaz jokatzeko unea da"

Neurririk hartu ezean egoerak "okerrera" egingo duela ohartarazi du Jaurlaritzaren bozeramaileak, eta dei egin die herritarrei, isunak isun, eta alarma egoerarik baztertu gabe, arduraz joka dezaten.

  • BINGEN ZUPIRIA

    BINGEN ZUPIRIA

    7:26 min
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Debekuen gainetik gomendioak hobetsiz, Eusko Jaurlaritzaren bozeramaile Bingen Zupiriak 'Faktoria' albistegian aitortu du kasu batzuetan ez dutela tresnarik arauak betearazteko, baina ezinbestekoena "nork bere jokabidea zaintzea" dela: "Edozein egon liteke kutsatuta, eta, debeku eta isunetatik harago, kontzientzia da garrantzitsuena". Neurririk hartu ezean, Zupiriak ohartarazi du egoerak "okerrera" egin dezakeela 15 egun barru, eta erietxeek "gainezka" egin dezketela.

Bozeramailearen ustez, herritarrek jarrera aldatzea "garrantzitsuagoa" da, EAEko Auzitegi Nagusiak talde bilerak mugatzeko Jaurlaritzaren erabakia bertan behera uztea baino. Alarma egoera berrezartzeaz, berriz, nabarmendu du herritar askok babestuko luketela neurria, eta  "modurik aurkituz gero, egingo dela". Ostalaritzaz, azkenik, Zupiriak agindu du laguntza-lerro berriak onartuko dituztela, "egoerak okerrera eginez gero".

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena