Gizartea -

Koronabirusa

Alerta gorrian dauden udalerrietatik ez ateratzea gomendatu du Jaurlaritzak

EAEko Auzitegi Nagusiak bilera sozialak sei pertsonara mugatzeko baimenik ez du eman, eta Iñigo Urkulluren Exekutiboak bilera horiek murrizteko "gomendioa" eman du Araba, Bizkaian eta Gipuzkoan.

Eusko Jaurlaritzaren aholku batzordean bilera. Argazkia: EFE
Eusko Jaurlaritzaren aholku batzordean bilera.
Hauek dira alerta gorrian dauden EAEko 25 udalerrientzako neurri murriztaileak

3:20

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Egoera epidemiologiko larriena duten 25 udalerrietan mugikortasuna mugatzeko gomendioa eman du Eusko Jaurlaritzak, eta Euskadi osoan, esparru ezberdinetan, aforoa murrizteko beste neurri batzuk iragarri ditu.

Gotzone Sagardui Osasun sailburuak jakitera eman duenez, ostiral honetan bi agindu argitaratuko dituzte EAEko Aldizkari Ofizialean, horietako bat gorriz sailkatutako 25 udalerri horietarako, 14 egunetan 100.000 biztanleko 500 positibo baino gehiago pilatzeagatik, eta beste bat Euskadi osorako.

25 udalerrien kasuan, ia 304.000 biztanle dituzte, bertatik ez ateratzeko, ezta sartzeko ere, gomendioa eman du Jaurlaritzak, osasun arrazoiengatik, lan egiteko, ikasteko, menpekoak zaintzeko, etxera itzultzeko edo ezinbestekoa ez baldin bada.

Elkarbizitza talde iraunkorretatik kanpo bilera sozialak saihestea eta ezinbestekoa ez den edozein jarduera bertan behera utzi edo atzeratzeko eskatu du Jaurlaritzak.

Gipuzkoan 20 udalerri daude alerta gorrian: Andoain, Astigarraga, Azkoitia, Azpeitia, Beasain, Deba, Eibar, Elgoibar, Hernani, Lazkao, Legazpi, Lezo, Oñati, Ordizia, Pasaia, Tolosa, Urnieta, Urretxu, Zumaia eta Zumarraga.

Bizkaian, berriz, bost: Abadiño, Durango, Elorrio, Ermua eta Lekeitio. Araban ez dago herririk alerta gorrian.

Euskadi osoan aforoak % 50era murriztuko dituzte ostalaritzan, kultura ikuskizunetan eta ekitaldi erlijiosoetan, eta bilerak sei pertsona baino gehiagokoak ez izateko "gomendioa" eman du Exekutiboak, besteak beste, EAEko Auzitegi Nagusiak sei pertsona baino gehiagoko bilerak "debekatzeko" baimenik ez baitu eman.

Gauzak horrela, EAEko Aldizkari Ofizialean bi agindu publikatuko dituzte ostiral honetan eta biak berehala sartuko dira indarrean.

Lehendabiziko aginduan, Euskal Autonomia Erkidego osoan aplikatuko dituzten neurri murriztaileak eta gomendioak aipatzen dira. Eta bigarren agindua alerta gorrian dauden 25 udalerriei zuzenduta dago.  

Bilera amaituta egin duen agerraldian, Gotzone Sagardui Osasun sailburuak esan du Bizi Berri planaren laugarren agertokian dagoela EAE, eta horrek birusaren transmisioa altua dela esan nahi duela ohartarazi du.

Amaitzeko, eta EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak Jaurlaritzaren neurriak berretsi ez dituela kontuan hartuta, herritarrei dei egin dei arduraz joka dezatela eta prebentzio neurriak bete ditzatela eskatuz.

 

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira; beraz, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu COVID-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela. Ahoa estaltzeko maskarak derrigorrezkoak dira EAEn eta Nafarroan. Iparraldean, "espazio publiko itxietan" da derrigorrezkoa, baita Lapurdiko herri eta hiri nagusietan ere.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Bizkaia Gipuzkoa Araba Eusko Jaurlaritza Euskal Autonomia Erkidegoa Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Osasun albisteak Koronabirusa Zer egin daiteke Euskadin?