Itxi

Faktoria

Mabel Artziniega

"Zer gertatuko da osasun langileak kutsatzen hasten bagara? Ez daukagu ordezkorik"

Medikuen sindikatuko ordekariak dio gainezka egiteko beldurra dutela, larrialdietan ere COVID gaixoak gero eta gehiago direlako. "Jendeak gainera beldurra galdu dio gaixotasunari".

  • Mabel Artziniega, Euskadiko medikuen sindikatuko idazkari nagusia Faktorian.

    "Gainezka egiteko beldurrezari gara". Mabel Artziniega

    6:40 min
imagen player
imagen player
imagen player

Mabel Artziniega, Euskadiko Medikuen Sindikatuko idazkari nagusia da eta Debagoienako ospitaleko larrialdietan egiten du lan.  Kezkatuta mintzatu zaigu Euskadi Irratiko "Faktoria" saioan, ohiko pazienteei, iktus batekin edo bihotzekoak jota iristen diren pazienteei, COVID gaixoak gehitu behar zaizkielako. "Gero eta gehiago dira, joan den astean baino  bi edo hiru aldiz gehiago, aste honetan, eta oraindik ez dira iritsi gripeak jotakoak edo asmatikoak".

Jendeak koronabirusari beldurra galdu diola iritzi dio, errespetua galduta joaten direla eritetxera. "Estadistikak ikusten dituzte eta uste dute zenbaki hutsak direla, ez dira konturatzen gaiso horiek pertsonak direla. Ondoan egokitzen ez bazaie uste dute ez zaiela horrelakorik gertatuko".

"Lehenengo olatuarekin alderatuta, orduan paziente guztiak ziren COVID gaixoak eta oso larriak. Gainerakorik ez zegoen....orai denetik dugu. Justu samar gabiltza baina ikus beharko dugu nola gablitzan", esan du Mabel Artziniegak. "Profesional nahikoa ez dago inoiz eta oraintxe, justu xamar gabiltza. Arazoa izango da gaixotzen edo kutsatzen haste bagara. Ez daukagu ordezkorik", dio.

Dena ez da ordea negatiboa, Mabel Artziniegak azpimarratu du asko ikasi dutela martxotik hona eta orain askoz azkarrago erantzuten diotela gaisotasunari. "Birusa ezagutzen dugu, azkarrago diagnostikatzen dugu eta konplikazioak daudenean ere azkarrago erantzuten dugu".