Itxi

Faktoria

Jose Antonio Rodriguez Ranz

'Giza eskubideen urraketa guztiak jasoko dituen memoriaren liburua osatu behar dugu'

Eusko Jaurlaritzako Giza Eskubideen, Bizikidetzaren eta Lankidetzaren idazkari berriak nabarmendu du 'pasatakoa ahazteko' joera gainditzeko egingo duela lan.

  • Jose Antonio Rodriguez Ranz, Eusko Jaurlaritzako bizikidetzarako idazkaria, Faktorian

    Jose Antonio Rodriguez Ranz, Eusko Jaurlaritzako bizikidetzarako idazkaria, Faktorian

    24:56 min
imagen player
imagen player
imagen player

Hasi berri dena 'biktimen legaldia' izatea nahi du Eusko Jaurlaritzako giza eskubideen idazkari berriak. Gazteengan jarrita du begirada Jose Antonio Rodriguez Ranzek "Faktoria"n, onartuta, indarkeria egoera amaitzen denean, 'pasatakoa ahazteko' joera dagoela. 'Amnesia' hori gainditzeko lan egingo du giza eskubideen Euskadiko arduradun berriak, 'memoriaren kontakizuna atal desberdinak dituen' liburu moduan osatuz. Rodriguez Ranzen hitzetan, 'ETAri dagokion atalak lehena behar du, giza eskubideen urraketa larriena' delako bere hitzetan baina, liburu horrek, atal guztiak jaso behar dituela dio. Indarkeria mota guztiak eta biktima guztiak eta ildo horretan egingo du lan berak, 'ez daude lehen eta bigarren mailako biktimak, guztiak dira niretzat biktimak'.

Gogora

Rodriguez Ranzek arriskuak ikusi digu: 'norberaren jokaera justifikatzeko memoria arma gisa erabiliz'. Liskarretarako erabili nahi den kontakizuna 'ez da memoria zuzen izango' bizikidetzarako idazkariaren hitzetan eta ez du babestuko. Gutxieneko adostasuna lortzeko aukera ikusten ditu, eskua luzatze die alderdi guztiei eta eztabaidarako gunea ere bai: GOGORA erakundea. 'Ez naiz inozoa baina, bai baikorra eta GOGORAren espazioa aproposa da, talde parlamentario guztiek ordezkaritza dutelako'.

Autokritika

ETAko presoen gerturatzea eskatu du Jaurlaritzako giza eskubideen ordezkariak, legeak jasotzen duena bete behar dela azpimarratuz. Baina, era berean, autokritika eskatu du: 'ETAko presoek autokritika egin behar dute. Eta ziur nago autokritika hori egiten bada, beste eszenatoki batean jarriko gara'.