Itxi

Faktoria

Arantxa Tapia, 'Faktoria'-n

"ITP Aeron negoziaziorako unea dute, baina aeronautikan jardunari eutsi behar zaio"

Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapenerako sailburuak esan du euskal aeronautika punta-puntako sektorea dela, langile kualifikatuak dituela eta aktibitareari eutsi behar zaiola atakatik ateratzeko.

  • Arantza Tapia

    Arantxa Tapia

    24:27 min
imagen player
imagen player
imagen player

ITP Aero aeronautika-enpresak Barkaldon eta Sestaoko lantegietan kaleratzeak iragarri berritan, Arantxa Tapia Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapenerako sailburuak esan du arduradun eta langileei degokiela enplegua erregulatzeko txostena negoziatzea, baina "aktibitateari eta enpleguari eusteak" behar lukeela helburua. Euskadi Irratiko "Faktoria" saioan azaldu du: "aeronautikan inbertsio handiak egin ditugu langile kualifikatuak eta punta-puntako enpresak izateko, eta ahalegina egin beharko litzateke sektorea berpizteko moduan uzteko".

EAJk Espainiko kongresuan aurkeztutako emendakinaren bidetik, Tapiak dieselaren gaineko zerga ezabatzearen alde egin du. Erregaia ez "deabrutzeka" eskatu du, zergapetzeak energia-trantsizioa oztopatu dezakeelakoan: "diesela trantsiziorako erregaia da, sektore garrantzitsuek erabiltzen dute eta baliabide gutxiagoko herritarrek".

Donostialdeko metroko lanek Gipuzkoako hiriburuko Zubieta kalean eragindako zuloaz, sailburuak dio lan guztietan "ohikoak" direla ezustekoak, eta orain egitura egonkortzeko ahaleginean ari direla. Ezustekoak ezusteko, Tapiak azpiegituraren aldeko apustua berretsi du, "Gipuzkoako kostaldea ekialdetik mendebaldera konektatuko duelako".