Itxi

Faktoria magazina

Ondarea

Mendieta ontziola berreskuratzeko lanak hasi dituzte Lekeition

Duen balioagatik egitura "bakana" dela esplikatu dute adituek, Pisako dorrea bezala oker-oker eginda dagoela ere bai, eta zuzentzea desafio handia izango dela.

  • Mendieta ontziola, Lekeition

    Mendieta ontziola, Lekeition

    14:38 min
imagen player
imagen player
imagen player

Garai batean, ez hain aspaldi, Lea ibaiaren ibilguko azken kilometro erdian bost ontziola ere izan omen ziren aldi berean lanean. Inguru magikoa da berez, eta Isuntza hondartzaren ertzean Lea ibaiak eta Kantaurik bat egiten duten lekuan bertan dago Mendieta ontziola. Eta han egon da oso aspalditik, 1885etik bai guk dakigula. 1993ra arte aritu ziren han ontziak egiten eta konpontzen, geroztik amaitu da han mailukada eta zerra hotsa… Eusko jaurlaritzak ondare izendapena eman zion lehenik eta Lekeitioko udalaren ekimenez egitura indartu, zaharberritu, eta iraunaratzeko lanak hasi dituzte.

Koldo Goitia alkateak kontatu du 2025erako, Lekeitioko hiribilduak 700 urte beteko dituenerako, nahi lituzketela lan denak amaitu. Mikel Landa arkitektoak gobernatuko ditu lanak. Eraikinaren zutabeak noranahi okertuta daudela azaldu du Landak. Erronka zaila eta apasionantea izango da Landa eta bere taldearentzat.