Itxi

Faktoria

Angela Merkel

Merkelen metamorfosiaz, Mikel Reparazekin

Alemaniako agintea uzteko urtebeteren faltan, Angela Merkelen irudiaz eta ondareaz aritu gara Mikel Reparazekin. Europako Kontseiluaren igogailu batean kantzillerarekin topo egin zuela kontatu digu.

  • Angela Merkel

    Angela Merkel

    6:13 min
imagen player
imagen player
imagen player

Angela Merkelek hamabost urte eman ditu Europako potentzia nagusia zuzentzen. Mundua aldatu egin da orduz geroztik, eta harekin batera, Alemaniako kantzillerra. 2008ko krisian billano izatetik mundu liberaleko ikur izatera pasa da, eta eredugarritzat jo dituzte COVID-19aren pandemiari aurre egiteko sustatu dituen politikak.

Merkelen metamorfosiaz aritu gara Euskadi Irratiko "Faktoria" saioan Mikel Reparazekin. Kazetariak azaldu duenez, Merkelek "unerik onenean" utziko du agintea, frogatu duelako "inmunea" dela orokortutako polarizazioaren birusaren aurrean. Muturreko austeritatea irauli, eta inbertsioak eta politika sozialak susatu dituen arren, kantzillerraren politika ekonomikoak bere ondareari eragin diola esan du. Haren ordezkoa aukeratzeko prozesuaz ere aritu gara, eta CDU alderdiak aurretik duen zatiketa giroaz.

Anekdota gisara, Reparazek kontatu digu Merkelekin egin zuela topo Europako Kontseiluaren igogailu batean.