Itxi

Faktoria

Alfredo Lopez de Sosoaga

'Miraria izan da. Baina ingurukoek eta profesional markaz kanpokoek egindako miraria'

Ia bi hilabete egin zituen, covid-19ak kutsatuta, ZIUn. Bizitzara ekarri duten profesionalek abiatutako ikerketetan ari da parte hartzen orain, besteak beste, Saioa Lopez Santiagoko psikiatrarekin.

  • Saioa Lopez Zurbano Santiagoko psikiatra eta Alfredo Lopez de Sosoaga, covid gaisoa

    Saioa Lopez Zurbano Santiagoko psikiatra eta Alfredo Lopez de Sosoaga, covid gaisoa

    23:04 min
imagen player
imagen player
imagen player

Ostiral Santuz lotu zuten ECMO biriki artifizialera, San Isidro egunez esnatu zen maiatzaren 26an jaso zuen sendagiria. Horregatik azpimarratzen du Alfredo Lopez de Sosoagak, behin eta berriz, miraria izan dela bera bizitzara ekartzea. Baina ingurukoen energiak bultzatu eta Txagorritxu eta Gurutzetako profesional "markaz kanpoko"-ek egin duten miraria.

Ia bi hilabete egin zituen ZIUn ingresatuta, horietatik 20 egun ahuspez, gaitzari eta heriotzari aurre eginez. Gaixoaldiaren gogorrena pasatuta, ikerketa hainbatetan ari da modu aktiboan parte hartzen, Santiago ospitaleko Saioa Lopez psikiatrak abiatu duen ikerketan, besteak beste. EiTB maratoiaren egunean etorri dira elkarrekin "Faktoria"ra.