Itxi

Faktoria

Eutanasia

"Honaino iritsi naiz eta kitto esango dut garaia heltzen denean"

Eutanasia noiz legeztatu zain zegoen Ana Mosquera. Bizi-bizirik dago eta bizitzatik erabakiko du noiz eta nola hil. Manu Eziolazak gaineratu du "behin hiltzen garela eta ondo hiltzea merezi dugula".

  • Ana Mosquera ELA gaisoa eta Juanjo senarra

    Ana Mosquera ELA gaisoa eta Juanjo senarra

    24:02 min
imagen player
imagen player
imagen player

"Behin hiltzen gara bakarrik. Eta ondo hiltzea merezi dugu". Manu Eziolaza Heriotza Duinaren Aldeko Mugimenduko kide eta medikuak 30 urtetik gora egin ditu borroka horretan eta atzo egun historikoak hunkituta dauka oraindik. Joan direnen borroka gogoan bizi izan zuen atzo Espainiako Kongresuan egindako bozketa. Eta lege honen zain zaudenen eskubidea zaintzeko egingo dute lan hemendik aurrera. Ana Mosquera zarauztarra da horietako bat. ELA gaitz gaiztoa du eta badaki unea iriten denean hiltzeko laguntza eskatuko duela. Etxekoen babes osoa du. "Garaia heltzen denean esango dut honaino iritsi naiz, kitto. Norberak erabakiko du, orain, nola bizi eta nola hil".