Itxi

Faktoria

Izaskun Bilbao, EAJ

"Pena bat da Espainia markaren bitartez aurkeztea proiektu garrantzitsu hauek"

EUSKADI IRRATIA | EITB Media

EAJk Europako Parlamentuan duen ordezkariak ukatu egin du Europar Batasunak txerto gutxi eskatu izana.

  • Izaskun Bilbao, EAJko Europarlamentaria

    Izaskun Bilbao, EAJko Europarlamentaria

    22:48 min
imagen player
imagen player
imagen player

Europako Next Generation funtsetarako proiektuen inguruan hitz egin du Izaskun Bilbao EAJko Europarlamentariak Euskadi Irratiko "Faktoria" saioan. Proiektu horiek Espainiako Gobernuak kudeatzea "pena" dela adierazi du Bilbaok: "Guretzat egokiagoa izango litzateke proiektu horiek Euskadi bezala, Erkidego bezala, aurkeztea Europako Batzordean".

Txertoari dagokionez, aldiz, Europar Batasunak lan "itzela" egin duela esan du, txerto gutxi eskatu dituztela ukatuz. Logistika arazoei egotzi die txertaketa aurreikusitakoa baino motelago joateko errua. "Txertaketa motelago badoa ere, ziur nago ahaleginak egiten ari direla, eta logistika arazoak daudela", adierazi du Europarlamentariak.

Era berean, txertoa garatu izana meritua Europar Batasunak jarritako baliabideei esker izan dela nabarmendu du: "Txertoa gaur egun badago da Europar Batasunak, dirua, koordinazioa eta ikerketa mahai gainean jarri dituelako sekula ipini ez dituen moduan".