Publizitatea
Itxi

2021/01/26

10:34

Faktoria

Jokin Bildarratz

'D eredua ez nuke ukituko. Metodologia eta baliabideak moldatu behar dira'

Jone Larrañaga | EiTB Media

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuak jakinarazi du etzi batzartuko dela Celáa ministroarekin eta, besteak beste, irakasle behin-behinekoak egonkortzeko eskuduntzak balia ditzatela eskatuko diola.

  • Jokin Bildarratz

    Jokin Bildarratz

    24:44 min
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Hamar ikasletik zortzik D ereduan ikasten du gaur egun eta, Jokin Bildarratz Hezkuntza sailburuaren esanetan, oso emaitza onak izan dituela adierazten du horrek. Ildo horretan, "Faktoria"n esan du ereduak ez direla aldatu behar, ikasteko moduetan eta baliabideetan egin behar direla egokitzeak, gizarteak izan duen bilakaera aintzat hartuta. "Metodologia eraldatzeaz gain, ikasleen formazioa eta beste ikuspegi batzuk jorratu behar dira. Baina ereduak baliogarriak dira, eta nik ez nituzke ukituko", esan du.

Hain zuzen ere, hizkuntzarena izango da Hezkuntza Sailak datozen urteotarako finkatu duen erronka nagusietako bat, kohesioa eta digitalizioarekin batera. Hiru ardatz horiek akordio batean bildu nahi lituzke Bildarratzek, 'Hezkuntza ituna' deitu izan dioen akordioaren baitan. Ildo horretan, jakinarazi du "lanean hasita" daudela. Momentuz, akordiora batzeko punturik errazenak identifikatzen hasi direla zehaztu du eta, hortik aurrera, "diskrezio osoz" hasiko direla eragileekin lanean. "Orain arte jaso ditudan mezu guztiak baikorrak izan dira, bai alderdi politiko, bai sindikatu eta baita hezkuntza eragileen partetik ere", azpimarratu du.

Behin-behinekotasun maila jeisteko neurriak eskatuko dizkio Celáari

Bildarratzek jakinarazi du ostegun honetan elkartuko dela Espainiako Hezkuntza ministro Isabel Celáarekin. LOMLOE legearen garapenaz eta egutegiaz arituko direla zehaztu du baina eskari zehatza egingo diola, baita ere, irakasleen behin-behinekotasunaz, "euren eskuduntzak baliatuta" irakasle interinoen egonkortasuna bultzatu dadin.  "Behin-behinekotasuna hemendik edo handik jaistea inportantea izango da", esan du eta ondorengoa zehaztu du segidan: "Saiatuko gara eskaintza publikorik gabe izan dadin.  Estabilitatea handitu egin behar da, egonkortasuna handituta, ikastetxeek eskaintzen duten hezkuntza kalitatea ere handitu egiten delako".

 

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena