Itxi

Faktoria

Oihana Guenaga, ITP

"Guk lanpostuak defendatzen ditugu; argi ikusi zen atzo indarkeria nondik datorren"

Pilar Goya | EITB MEDIA

Oihane Guenaga ITPko lan batzordeko LABeko ordezkariaren hitzetan, "indarkeria leporatu nahi izan digute baina gu ez gara biolentoak. Gure borroka lanpostuen defentsa da, ez dugu hortik atera nahi".

  • Oihane Guenaga,ITP "Indarkeria leporatu nahi digute baina gure borroka lanpostuen defentsa da".

    Oihana Guenaga,LAB: "Guk lanpostuak defendatzen ditugu; argi ikusi da indarkeria nondik datorren"

    3:25 min
imagen player
imagen player
imagen player

Oihana Guenaga ITPko lan batzordeko kidea "Faktoria"n izan da gaur. Enpresaren zuzendaritzak 83 langileen kaleratzea salatzeko atzo antolatu ziren protestatan izandako istiluez eta enpresak negoziatzeko egindako azken proposamenari zer erantzun eman erabakitzeko, batzarra du goizean ITPko filiala den PCB enpresaren lan batzordeak. Guenagak salatu du indarkeria leporatu nahi izan zaiela protesta egiten ari diren langileei baina "atzo argi ikusi zen, nondik datorren biolentzia. Javi Gomez CCOOko ordezkariari sudurra hautsi zioten baina beste jende asko joan zen ospitalera, zaurituta".

Lan batzordearen lehentasuna, lanpostuen defentsa dela azpimarratu du. Enpresaren zuzendaritzarekin negoziatzeko prest daudela berretsi du, "konponbidea lortu daitekeela ziur gaudelako". Zuzendaritzak abenduaren 23az geeroztik batzartzeko asmorik erakutsi ez duen arren, atzo biltzeko egindako eskaintza begi onez jaso dutela ee gaineratu du. Gaur goizeko batzarrean adostuko du lan batzordeak, zer erantzun zuzendaritzari.