Faktoria
Ideien lege babesaz
Patenteak, Lidl eta Thermomixetik harago
Mundua eta industria gero eta aldakorragoa diren honetan, patenteak garrantzia indartuta datoz. Zerbait asmatu eta haren gaineko eskubideak lortzeko bide malkartsuaz aritu gara "Faktoria"n.
-
Lidlen robota
21:18 min
Aktualitateak lehenera ekarri du patenteen gaia. Thermomix eta Lidlen arteko gerra judizialak agerian utzi ditu marka eta produktuen gaineko esklusibotasunaren marra gorriak, eta Covid-19ari aurre egiteko txertoen gaineko patenteak bertan behera uztea eskatu dute Hego Afrikak eta Indiak. Euskadi Irratiko "Faktoria"n geure buruari egin dizkiogu galderak: Zein bide daude ideiak legez babesteko? Dena patentatu daiteke? Ze toki dute patenteek geroz eta aldakorragoa den munduan? Eta gu, Euskal Herrian, nola gaude patenteei dagokienez?
Erantzun bila abiatu gara Galbaian Intellectual Property jabetza industrial eta intelektuala lantzen duten agentziara. Ismael Igartua Galbaianeko zuzendariak azaldu dizkigu pantentea eskuratzeko bideak eta baldintzak, eta ideia bat legez babesteko formulak. Sekretu profesionalaz ere aritu gara, produktu baten ezaugarriak legez gordetzeaz. Euskal Herriko egoeraz galdetuta, Igartuak "kultura falta" sumatzen du enpresetan; berrikuntzan trebeak garela dio, baina ez dugula barneratuta asmatutakoaren esklusibotasuna lortzeko estrategia bat, eta horrek arriskuak dakartzala (beste batzuek aurre hartzea).
Adibide zehatzak ere ekarri digugu. Isabel Virtus Osakidetzako sendagileak anbulantzietan haur jaio berriak eramateko dispositiboa asmatu du, eta Mondragon Assenblyko Jean-Philippe Agerrek azaldu digu konpetentziari patentea erosi zietela, panel fotoboltaikoekin lotutako zelulak erabili ahal izateko.