Itxi

Faktoria

Emakume zientzialarien eguna

'Zientziak ez du ez generorik ez, adinik'

Jone Larrañaga | EiTB Media

Maitane Alonso ikertzaile eta asmatzailea eta Maialen Arrieta astrofisikari eta neurozientzietako Sorbonako ikertzailearen testigantzarekin esnatu gara gaur.

  • Emakume bat laborategi batean

    Emakume bat laborategi batean

    9:12 min
imagen player
imagen player
imagen player

No More Matildas! aldarrikapenarekin bat eginda, zientziak ez adinik  eta ez generorik ez duela azpimarratu digute gaur "Faktoria"n Maialen Arrietak eta Maitane Alonsok. Maialenek 30 urte ditu, fisikaria da, astrofisikan doktoreduna eta, orain, Sorbonan ari da, neurozientzietan ikertzaile. Maitane Alonsok, berriz, 20 urte ditu, medikuntza ari da ikasten eta elikagaiak kontserbatzeko metodo berezi baten asmatzailea da. Bere enpresatik bertatik ari da ikerketan. Orain arte egin duten bideaz eta, batez ere, hemendik aurrera urratzeko dutenaz aritu zaizkigu, indar betez.