Faktoria
Vero del Barrio
Urteak betetzen, baina ozta-ozta
40 urterekin, bost aste eman ditu zainketa intentsiboen unitatean koronabirusak hil ala biziko egoeran jarrita. Juxtu-juxtuan iritsi da 41 kunplitzera.
-
Vero del Barrio eta bere ama Asun
12:45 min
40 urterekin hartu zuen joan den udazkenean covid-19ak Vero Del Barrio urretxuarra. Sintoma arinak aurrena eta kolpean larrialdia gero: hil ala biziko egoeran sartu zuten arreta intentsiboen unitatean zuzenean. Sedatuta emandako hiru asteak eta haren osteko une larrienen kontakizuna egin du, medikuek urgentziazko trakeotomia egitea erabaki zuenekoa. Gabonetarako berpiztu zen eta etxean bete ditu 41 urteak. Juxtu-juxtu, baina bizirik dago.