Itxi

Faktoria

Eider Mendoza

"Natura ikuspegitik kaltea oso handia da bertako basoa erre delako; 400 hektarea"

Pilar Goya | EiTB Media

Gipuzkoako Aldundiaren bozeramaileak ohartarazi du luiziak gerta daitezkeela orain: "Hainbeste zuhaitz kiskalita, maldei eusteko arbolarik gabe gelditu gara. Erne ibili beharko dugu".

  • Gipuzkoako aldundiko bozeramalearen esanetan, natura aldetik kaltea oso handia izan da.

    Eider Mendoza, FAKTORIAn: "Erakundeen arteko lankidetza bikaina izan da".

    5:19 min
imagen player
imagen player
imagen player

Eider Mendoza Gipuzkoako aldundiko bozeramaileak goraipatu egin du asteburu honetan, Nafarroako, Lapurdiko eta Gipuzkoako erakundeen arteko koordinazioa: "Bikaina izan da, lankidetza oso emankorra izan da erakundeen artean eta su hiltzaile, basozain, ertzain, babesgo zibil eta guztien artean". Kezkatuta azaldu da ordea, natura ikuspegitik, oso handia izan delako galera, "bertako basoa erre da, 400 hektarea inguru". Orain gainera, luizien arriskua dagoela ohartarazi du, "maldei eusteko arbolarik gabe gelditu garelako. Mutur batetik bestera pasa gara".

Asteburuan, sutea handia izateko hiru baldintzak uztartu direla ere aipatu du "Faktoria" saioan: hezetasun txikia, tenperatura altuak eta haize bolada bortitzak: "sute handiak izateko arriskua zegoen eta horrela zan. Eskerak gero haizeak norabidez aldatu zuen eta ondoren, euria etorri den!".

Ikerketaren inguruan, Nafarroako gobernuak hasitakoaren bilakaera zein den aztertuko dutela jakinerazi du: "nahita eraginadoa izan dela frogatzen bada, negargarria izango da, balorazioa oso gogorra da".