Itxi

Faktoria

Covidaren ondorio fisikoak

Errehabilitazioa da COVIDa pasa duten gaixo askorentzat egunerokora itzultzeko zubia

Pilar Goya | EiTB Media

Santiago erietxean sartu gara, covida igaro eta gero errehabilitazioa behar duten pazienteekin. Arnasa hartzen berrikasi eta giharrak indartzeko ariketak nola egiten dituzten ikusi dugu.

  • Errehabilitazioa da COVIDa pasa duten gaiso askorentzat egunerokora itzultzeko zubia.

    Errehabilitazioaren esker egunerokora itzultzen dira COVID gaiso asko.

    10:20 min
imagen player
imagen player
imagen player

Covid-19ak ondorio asko utzi ditzake eta luzerako. Horietako batzuk fisikoak: nekea, lo egiteko arazoak, ahuldadea, oinez normal ibiltzeko ezintasuna... Errehabilitazioa ezinbesteko baliabidea bilakatu da covida igaro duten paziente askorentzat, egunerokora itzultzeko.

Gasteizko Santiago erietxean izan da "Faktoria", errehabilitazio saio batean. Amaia Cortes Arabako ESIko fisioterapeuta izan da saioaren gidaria. Berak azaldu digu garrantzitsuena indarra hartzea dela: "Batzuk oso gaizki iristen dira, autobusetik erietxerako bidea, 10 minutuko bidea oinez egitea ere kosta egiten zai hasieran  eta beldur handiz iristen dira. Baina piskana kentzen dute beldur hori eta ariketak egiten ikasten dute. Satisfazio handia ematen digu ZIUetan norbait larri ikusi eta gero hemen berriro topatzea".

Josu Aldama covid-19a igarotako paziente horietako bat da: "Ariketak ez dira zailak baina indarra hartu  behar dugu. Nire kasuan, gaisotu baino egun pare bat lehenago Gorbeian nenbilen onddo bila eta gero. Orain ariketa hauekin indarra berreskuratzen ari naiz, nola egin irakasten digute hemen, gero etxean gure kabuz ere jarraitzeko".