Itxi

Faktoria

Josu Erkoreka

'Bizitzeko gutxieneko diru sarreren eskumena oso bideratuta dago'

Jone Larrañaga | EiTB Media

Donostiako Alde Zaharrean izandako istiluen harira dio matrail-hezurra hautsitako gazteak ez duela Ertzaintzaren egiletza salatu: 'zerbait kontundetea jaso zuela dio eta foam-a ez da kontundentea'.

  • Josu Erkoreka Jaurlaritzako Segurtasun sailburu eta lehendakariordea

    Josu Erkoreka Jaurlaritzako Segurtasun sailburu eta lehendakariordea

    26:33 min
imagen player
imagen player
imagen player

Josu Erkoreka Jaurlaritzaren lehen lehendakariordeak ziurtzat jo du Euskadi Irratiko "Faktoria"n martxoan sei-zazpi eskumenenen transferentziaz adostasun maila handia lortuko dela Espainiako gobernuarekin. Atzerapen handiena izan duen eskumena, bizitzeko gutxieneko diru-sarrerarena izan dela azaldu du Erkorekak baina horiek gainditutzat emango dituztela gaur Olatz Garamendi gobernantza sailburuak eta Miquel Iceta ministroak egitekoa duten bileran. "Guztiak hitz egin ditugu eta nahiko bideratuta dago kontua eta gaur gobernantzako sailburuak hala baieztatuko du. Nire itxaropena horixe da", zehaztu du.

Espetxeetako kudeaketari dagokionean, negoaziazioak ez duela aparteko arazorik gehitu du Erkorekak. Politikoki oztoporik ez dute arazorik aurkitu eta transferentziaren bolumenari lotutako eduki, azpiegitura eta langileriari buruzkoak lotzen ari dira orain.  "Gauzak ondo doazela baieztatzea etorriko da" gaurko bilerartik, Erkorekak azaldu duenez.

"Foam-a ez da kontundetea"

Segurtasun sailburua mintzatu da, baita ere, ITPko langileekin eta pandemiak eragindako murrizketen harira sortutako isituluetan Ertzaintzak izan duen jardun bidean. Donostiako Alde Zaharrekoari buruz esan du matrail-hezurra hautsita zuen gizonezkoak epaitegietan ez duela Ertzantzaren egiletza salatu. "Pertsona horrek ez zekien zerk sortu zion zauri hori. Berak formalki bere salaketa aurkeztu duenean esan du ez dakiela nondik etorri zaion. Zerbait kontudenteak eragin ziola. Foam-a ez da kontundentea. Harri bat kontundenteagoa da eta tornillo bat, are eta gehiago", esan du. Erkorekak ukatu egin du polizia ereduari buruzko eztaibadarik beharrezkoa denik orain. "Ertzaintzaren eredua inpekablea da. "Koerzioaren erabileraz Ertzaintzak duen araudia, Europako mailako aurreratuenetakoa da eta giza eskubiden arudiarekin homologatuta dago. Gaur gaurkoz, ez dut ezbaida horren beharrik ikusten", azpimarratu du.