Itxi

Faktoria

Turismo sektorea

"Udan etorriko dira. Hala espero!"

Jone Larrañaga | EiTB Media

Arabako Errioxa LABIk gaur zer erabakiko zain zain dago. Euskal turismo sektoreak, nolanahi ere, galdutzat ematen du Aste Santua eta udara begira jarrita dago. Hasi dira erreserba gutxi batzuk.

  • Manu Urkidi, Bastidako 'Jatorrena' jatetxeko arduraduna ostatuaren atarian

    Manu Urkidi, Bastidako 'Jatorrena' jatetxeko arduraduna ostatuaren atarian

    23:49 min
imagen player
imagen player
imagen player

Martxoan gaude baina udaberritik aurrerakoei begira dago Euskal Herriko turismo sektorea. Udazkena eta negua txarrak izan dira; aurreko udan ere ez zen beste urteetako mailarik izan eta indarrean dugun itxiera perimetralak, kasu askotan, diru-sarrerak eten egin dizkie. Horregaitik daude zain-zain LABI batzordeak gaur zer erabakiko, Arabar Errioxan, esate baterako.

Manu Urkidi Bastidako Jatorrena hoteleko jabeak dio ezin bizi daitezkeela probintziako mugak zabaltzen ez badizkiete. Aritzaleku kanpineko Haizea Zaldunbidek ere hori bera azpimarratu du. Nolanahi ere, Aste Santuan ez baizik udan dute jarria esperantza. Baita, hirietako hotelek eta bidaia agentziek. Joseba Goirigolzarri Zenit hoteleko arduradunak eta Lorea Uranga 'Atrae' bidaia agentzien elkarteko presidenteak esan digu hasi berri direla udararako talde txikien erreserbak egiten; denak hori bai, doako itzulketarekin.