Itxi

Faktoria

Bastida, urtebetera

Covid-19aren urtearen berri eman digu "Faktoria"n Ketzu Bedialauneta zuzendariak

"Ikasturtea uste baino askoz hobeto doa. Irailean hasi ginenean ez nuen inondik ere honen alde apustua egin. Musukoarekin, baina umeak eskolan eta pozik ari dira", esan digu.

  • Ketzu Bedialauneta BASTIDA ikastolako zuzendaria

    Ketzu Bedialauneta BASTIDA ikastolako zuzendaria

    8:54 min
imagen player
imagen player
imagen player

Tristuraz oroitzen du Ketzu Bedialauneta zuzendariak covid-19aren beldur gaur urtebete eskola itxita izan zuten lehen egun hura. Bastida ikastolako zuzendariak "Faktoria" saioan esan digu umerik gabeko eskola ez dela eskola.

Baina baikor begiratzen dio ikasturtearen martxa onari. Itxialdian eskolak etxetik emateko egokitzapen guztien ondotik, Irailean berriro eskolak hasi zirenean ez zuen uste horren ondo joango zenik urtea. Hezkuntzan inbertsioak egin behar direla argi dauka.

Bedialaunetak pandemiatik atera duen ikasgaia da tentuz ibili beharra dagoela, eta Inbetsioak Ikerketan eta Medikuntzan egin, birus batek goitik behera aldatu digulako bizitza.

Hezkuntzan ere inbertsioak egitea ezinbesteko jo du "Faktoria"n Bastida ikastolako zuzendariak: Eskola presentzialk ezinbesteko jotzen ditu, batez ere HHko eta LHko haurrekin, ete aldi berean baliabide digitalak bermatu behar zaizkio eskolari.