Itxi

Faktoria

Corrugados Azpeitia

"Ingurumen arloko baimen ezberdinak bete behar ditu Corrugadosek berriz zabaltzeko"

Nagore Alkorta Azpeitiko alkateak esan duenez, "ez da borondate kontua, erabakia teknikoa da".

  • Corrugados Azpeitia

    Corrugados Azpeitia

    7:15 min
imagen player
imagen player
imagen player

Corrugados Azpeitia enpresa berriz irekitzeko atea zabaldu da. Extremadurako CL (Christian Lay) enpresak 2012an itxi zuten lantegia zabaltzeko proiektua du baina, horretarako erakunde publikoen oniritzia behar du. Ostegun arratsaldean, Eusko Jaurlaritza, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Azpeitiko udalaren ordezkaritza elkartzekoak dira, mahai gainean dagoen proposamena aztertzeko. Jaurlaritzak eta Aldundiak ere aurreratu dute aldeko jarrera; hori bai, "ingurumen baimena jasotzeko zegoen korapiloa askatu dela" gaineratu dute Lakuako iturriek, baina Azpeitiko udalak azalpen gehiago nahi ditu.

CL enpresak zenbat lanpostu sortuko dituen eta non kokatu nahi duen argitzea, besteren artean, eta horren baitan ikusiko da proiektua bideragarria ote den. "Ez da borondate kontua, erabakia teknikoa da" esan du "Faktoria" albistegian Nagore Alkorta Azpeitiko alkateak: "ingurumen arloko baimen ezberdinak bideratu behar dira, osasuna, ura, ingurumenean eragina eta hor jasotzen diren txostenak lotesleak dira'. Legezkotasun kontua da, Alkortaren hitzetan, 'jasangarritasunaren ikuspegitik proiektua gai izango dne ala ez ikusiko da".