Itxi

Faktoria

'Maixabel'

"Juan Mariren hilketan parte hartu zutenekin egin dudan bideak asko eman dit"

Oihane Yustos | EiTB Media

Maixabel Lasa eta pelikulan Maixabel Lasarena egiten duten Blanca Portillo aktorea elkarrizketatu ditugu Aiako Harrian.

  • Maixabel Lasa eta Blanca Portillo

    Maixabel Lasa eta Blanca Portillo

    12:43 min
imagen player
imagen player
imagen player

'Juan Mariren hilketan parte hartu zuten bik bide hau egiteak, nolabaiteko lasaitasuna ematen dit. Niretzat oso garrantzitsua da'. Maixabel Lasaren hitzak dira. Berari buruz Iciar Bollain zinemagilea egiten ari den pelikularen grabazioan esandakoak dira. Euskadi Irratiko "Faktoria"rekin hitz egin baino minutu batzu lehenago, eszena hunkigarria grabatu dute. Berak bizitakoa, Juan Mari Jauregi senarra hil zuen Ibon Etxebarria ETAkide ohiak, Jauregiren omenaldian parte hartu zuenekoa. 'Emozio handiz' bizi du, 2014. urtean gertatu zena.

Maixabel Lasa, benetakoa eta pelikulan Maixabelena egiten duen Blanca Portillo aktorea, Euskadi Irratian izan dira. Edo eurek dioten moduan, 'bi ahizpa arraro', 'Maixabel Lasa eta Maixabel Portillo', "Faktoria"n.