Itxi

Faktoria

Miren Basaras

"Aste Santuan txertaketa ez da eten behar, inola ere ez"

Jone Larrañaga | EiTB Media

Aste honetako datuek gorantz egiten jarraituz gero, neurri murriztaileak jaiegunen aurretik hartzea derrigorrezkoa litzatekeela azpimarratu du EHUko mikrobiologoak.

  • Miren Basaras

    Miren Basaras

    8:19 min
imagen player
imagen player
imagen player

"Pandemia egoera batean, txerto eraginkor bakarra jartzen dena da", errepikatu du Miren Basaras EHUko mikrobiologoak. Hori dela eta, dei egin du AstraZenecaren txertoak -lehengo astetik pilatutakoak eta orain jasotzen ari direnak-  "ahalik eta arinen" jar daitezen. Ikerlariaren arabera, funtsezkoa da txertaketa kanpaina abiadura handiagoz bultzatzea eta dei egin du "Aste Santuan, inola ere ez, txertaketa eten ez" dadin.

Derrigorrezkoa ikusi du, baita ere, aste honetan datuek goranzko joeran jarraituz gero, Aste Santuaren aurretik neurri murriztaileak hartzea. Gogoratu du, Alemanian, adibidez, pandemia berri bat balitz bezala ari direla kontutan hartzen aldera berriak eta, han bezala, deseskalatzeari mugak jarri beharra azpimarratu du. "Ikusi behar dugu guzti hori eta ezin dugu Gabonetan egin genuena egin. Lasaitu eta Aste Santuaren ondoren egoera nola okertzen den ikusi", esan du.