Itxi

Faktoria

Gorka Knörr

'Alemanian lau hilabete behar izan zuten. Gobernu bat osatzeko, dena adostu behar da'

Jone Larrañaga | EiTB Media

Junts-eko kide eta Generalitateak Madrilen duen ordezkariak dio ERCrekin duten desadostasuna estrategikoa dela: 'Independentismoak % 52 izanda, estatuarekiko harremanak aldatzeko urratsak behar dira'.

  • Gorka Knörr

    Gorka Knörr

    17:12 min
imagen player
imagen player
imagen player

Kataluniako presidentearen inbestidura saioan Pere Aragones ERCko hautagaiak ez du babesik lortuko gaur. Eta datozen egunetan ere ez du lortuko, gaur Gorka Knörrek, JxCat-eko kide eta Generalitateak Madrilen duen ordezkariak "Faktoria"n iradoki duenez. "Alemanian lau hilabete egon ziren gobernurik gabe; Herberehetan, zortzi hilabete eta Belgikan, bi urte", esan du: "Akordiorik ez badago ez da mundua eroriko. Gobernu bat egin behar bada, dena adostu behar da".

Onartu du ERCrekin Gobernuan izan duten esperientzian mesfidantzak izan direla eta negoziaziorako lehen aukera CUP izateak areagotu egin duela ERCrekiko konfidantza falta. Nolanahi ere, azpimarratu du desakordio haundiena estrategikoa dela: "Estatuarekiko harremana aldatu egin behar da erabat. %52a dauka independentismoak eta baliatu behar da aurrera egiteko, ez atzera egiteko".