Jin eta joan
Jin eta Joan. ''Rociito''.
Rocío Carrasco Mohedano. Hain urruti, hain gertu.
Aritz Agirre | EiTB media
Sufritutako indarkeria matxistaren testigantzarik gordinena, ikuskizun bilakatuta. "Tele Zaborraren" formatuak edukiari zilegitasuna kentzen dio ala indartu egiten du? Zein da gure jarrera?
-
Rocío Carrascoren testigantza jasotzen duen dokumentaleko irudia.
22:10 min
Sakonean aztertu nahi izan dugu hainbatek soilik azaletik begiratzen duten gaia. Tania Arriaga EHUko Ikus-entzunezko irakaslea, Josebe Iturriotz irakasle eta idazle feminista, Ana Mozos indarkeria matxistaren kontra berezitutako abokatua eta Maier Irigoien Indarkeria matxistaren biktima izan diren emakumeei arreta integrala eskaintzen dien Nafarroako Gobernuaren sareko gizarte langilearen laguntzaz.
Asteko gai polemiko bat hartu eta bere ertz eta ikuspegi ezberdinetatik jorratzen du Aritz Agirrek ostiralero, 'Jin eta Joan' "Faktoria"ren baitako sekzioan. Gaurkoan Xabier Aierdi, Iraia Oiarzabal eta Ibai Fernandez solaskideekin batera.