Faktoria
Miren Gorrotxategi, Podemos
"Nazio sentimendu guztiak bateratzeko beharra dago, bestela gaizki gabiltza"
Itsaso Guridi | EiTB Media
Miren Gorrotxategi Elkarrekin Podemoseko buruzagiari ulergaitz egiten zaio, egoera honetan, Bilbok Eurokopa erakarri nahi izatea. Pandemian futbolak bestelako arriskuak sortzen dituela ohartarazi du.
-
Miren Gorrotxategi Elkarrekin Podemos
19:32 min
"Nazio sentimendu guztiak bateratzeko beharra dago, bestela gaizki gabiltza" adierazi du Miren Gorrotxategi Elkarrekin Podemoseko Legebiltzarreko bozeramaileak Euskadi Irratiko "Faktoria" saioan. Bere esanetan, pandemia garaian festa gogo gutxi dago eta horregatik izan ziren horren apalak Aberri Eguneko ekitaldiak, baina guztiz beharrezkotzat jo du, hainbat nazio sentimendu desberdin daudela onartzea eta guzti hauek bateratzea.
Pandemia egoeran egingo den lehen ekitaldi masiboaren inguruan berriz, Eurokopako partidei lotuta, futbol partida batek izan behar ote duen hausnartzera deitu ditu herritarrak eta erakundeak Miren Gorrotxategi Elkarrekin Podemos-IUren legebiltzarreko bozeramaileak. Bere esanetan, garbi geratu da, futbolak bestelako arriskuak sortzen dituela, azken asteburuan Bilbon gertatutakoa azpimarratuz.
Europako Sendagaien Agentziaren ohartarazpenei kasu eginez AstraZenecaren txertaketa 60 urtetik beherakoen artean eteteko atzo lurralde arteko batzordearen bileran Jaurlaritzak abstentziora jo izana ulergaitz egiten zaio Gorrotxategiri. Azalpen beharra dagoela egoera ulertzeko azpimarratu du.