Faktoria
ELKARRIZKETA
"Pozik, ondo eta libre sentitzen naiz orain, nik nahi dudana egin dezaket"
Esther Murelaga | EiTB Media
Nerea Rodriguez Anduizak orain dela bi hilabete genitalen ebakuntza egin zuen. Transizio garai honetan pazientzia eta norbere buruarengan sinestea ezinbestekoak direla azpimarratu du.
-
Nerea Rodriguez Anduiza EITBren Bilboko egoitzan
25:43 min
Bermeon bizi da Nerea Rodriguez Anduiza eta 18 urte ditu. Orain dela 2 hilabete genitalen ebakuntza egin zuen Bartzelonan; inoiz ahaztuko ez duen eguna dela esan digu, urtebetetze berri bat. 15 urte zituenean esan zien gurasoei bera neska zela, bera neska sentitzen zela. Gurasoekin eta batez ere bere buruaren talka asko izan dituela aitortu digu, baina transexualitateari eta transitoari buruz irakurritako informazio guztiak eta 'Naizen' elkarteko kideek eskainitako aholkularitzak eta esperintziak asko lagundu dietela gaineratu du.
Orain pozik, ondo eta libre sentitzen dela esan digu Nereak, nahi duen guztia egiteko gai ikusten duela bere burua, baina bidea ez dela erreza izan. 'Pazientzia eta norbere buruarengan sinestea ezinbestekoa da'.