Itxi

Faktoria magazina

DAVID BERIAIN

Nagore Telleria: "Lehen egunetik nabarmendu zen; ez zitzaion ahitzen jakinmina"

jon Artano | EiTB Media

"Hotzikara gainetik kendu ezinda" dago Nagore Telleria, ikaskide eta lagun izan zuen Beriainen heriotzagatik. "Ez zekien beste modu batera bizizen, oso modu intentsoan egiten zuen dena".

  • David Beriainen ikasle garaiko argazi bat

    David Beriainen ikasle garaiko argazi bat

    6:44 min
imagen player
imagen player
imagen player

1995eko irailean, hemezortzi urtetxo zituztela, ezagutu zuten elkar Nafarroako Unibertsitateko kazetaritza fakultatean Nagore Telleriak eta David Beriainek. Estreinako unetik konturatu ziren gelakideak Beriain sailetik apartekoa zela: "Entzuteko zeukan moduagatik, begiratzeko zuekan moduagatik, inoiz ez zitzaion ahitzen jakinmina" gogoratu du Telleriak.

Burkina Fasotik albiste lazgarriak, memorian atzera eginarazi dio Nagore Telleriari. Oroitu du nola Beriain "beti jartzen zen aurreneko ilaran" eta nola "beti zeukan galdera bat mihi puntan... eskolak amaitu ostean buruz buru jarraitzen zuen irakasleekin korridore bazterretan".

"Muturreko egoeratan gizakiak duen jokabidea eta pertsonen arteko enpatia ikertzeko grina" zuela azpimaratu du Telleriak. Beriainek jorratzen zuen tipoko kazetaritzak eskatzen duen konpromiso pertsonalaz ere egin du gogoeta: "Bera oso kontziente zen horretaz. Eta ingurukoak, etxekoek, oso esuzabal jokatu dute bera zen bezela maite zutelako eta bere askatasunak zuen prezioaz jakitun zirelako".

Lagun moduan egoskorra, "oso-oso egoskorra" zela oroitu du, barrezka; "bazterrak nazkatu arte jarduteko kapaz zen. Baina bere buruari barre egiteko gaitasuna ere bazuen".