Itxi

Faktoria

Partizioaren mendeurrena

Ipar Irlandak 100 urte: unionismoa krisian

Aro politiko berrian bete du mendea Ipar Irlandak, Brexitak unionismoa astinduta eta errepublikanismoa indartuta. Ihintz Oliden eta Brian Rowan kazetariekin heldu diegu lurraldearen oraina eta geroari

  • Istiluak Belfasten

    Istiluak Belfasten

    8:27 min
imagen player
imagen player
imagen player

Metamorfosi betean bete du mendea Ipar Irlandak. 1921eko maiatzaren 3an bi administraziotan partitu zuten Irlanda, eta hegoaldeko independentziazaleek estatua lortzearen truke geratu zen iparraldea britainiarren kontrolpean. Mendea du Irlandaren zatiketak, eta mendea gatazka iturri izan den mugak. Eta, urtemugan, aro berri baten atarian da Ipar Irlanda.

Brexitak identitate krisia eragin du unionisten artean, Brian Rowan BBCko segurtasun-editore ohiak azaldu duenez Mikel Rotaetxeren erreportajean: "Unionistentzat ospakizun-urtea behar luke, baina kontrakoa da". Brexitaren ondotik Irlandako itsasoan muga jartzeagatik traizioa leporatzen diote Londresi, eta kezkaz begiratzen diote errepublikanismoaren goraldiari. Sinn Féin sasoi betean dago, lehen indarra da Irlandako Errepublikan eta aukera berriak zabaldu dizkio Brexitak. Ihintz Oliden Euskadi Irratiaren Belfasteko berriamaile ohiak nabarmendu du errepublikanoak "eskura" duela Irlanda batua: "Sinn Féin lurra ari da lantzen, bateratzearen analisi ekonomikoak sustatzen eta unionistek tokia izango luketen gizarte-eredu berria proposatzen"-

Ipar Irlandaren egoerari buruzko argazkia osatzen lagundu digu Mikel Aramendi nazioarteko adituak, eta argi esan du "litekeena" dela 2121eko Irlanda atzera bat eginda egotea.